Hezkuntza komunitatearen adimena

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Digitalak eremu askotan, askori, bizitza erraztu digula ezin eztabaidatu. Digitalak, baldintza batzuen baitan, bizitza on baterako onurak ekar ditzakeela uste dut. Bat nator 2017tik Hezkuntza Librezalek aldarrikatzen dituen baldintzekin: eraldaketa digitala librea, auditagarria, etikoa, jasangarria, segurua eta burujabea. Eraldaketa hori lortzeko bidean, Altxa Burua taldearekin teknologiatik haratago begiratzen ikasi dugu, gizarte antolatuaren eragiteko gaitasuna ulertuta. Teknologiekiko harremana, familien baitan ematen diren jokabideak eraldatzen hasita, hezkuntzaren digitalizazio ereduan ere eragin daiteke.

Mugimendu hauek etorri dira etxean eta inguruan ikusten ditugun jokabideetatik. Ez da hezkuntzan, psikologian, digitalitatean aditua zertan izan pantailen eragina ulertzeko. Baina mundua gobernatzeko AEBen estrategia zibernetikoa lotsarik gabe, eta modu basatian, bistara utzi duen Trump presidenteari erreakzioa da gaur egun Europan subiranotasun teknologikoaren diskurtsoa zabaltzearen arrazoia. Urtetan garatu den Europaren subiranotasun teknologikorako agenda indartzen hasi da, eta horrekin batera herrialdeetara datorren oihartzuna, hala nola Adimen Digitala 2029 plana. Plan honek berri onak dakartzala uste dut: software librean garaturiko Iradi plataforma propioari bultzada emango zaio datuen subiranotasun eta burujabetzaren garrantziaz ohartuta, baliabide digital libreen sorkuntza eta hedapena bultzatuko da, Ikaslab espazioen garapena, irakasleen formakuntza, ziberbizikidetza eta segurtasun digitala...

Baina "hezkuntza komunitatearen adimena" osatzen dugun zenbaitek hainbat gauzaren falta sumatu dugu, hala nola datuen burujabetzarako eta Google eta Microsoft mundutik askatzeko pauso ezinbestekoa: Europan zerbitzariak eta Europan erabakiak hartzeko boterea duen posta elektroniko zerbitzua hezkuntza komunitatearentzat. 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.