Orain arte Qashqash errege afrikarraren berri kontakizun hagiografikoen eta ahozko tradizioaren bidez jaso denez, adituak ez zekiten benetan existitu zen ala kondaira hutsa zen. Bada, arkeologoek Sudan iparraldeko Dongola aztarnategian arabierazko dokumentu bat aurkitu eta aztertu berri dute: testuan Qashqash erregeak Khidr izeneko mendekoari agintzen dio abelburuak ohialengatik trukatzeko.
Garai hartako merkataritzari buruzko informazioa emateaz gain, dokumentuak, nagusiki, Qashqash existitu zela baieztatzen du. Eta, aginduak datarik idatzita ez daukan arren, Varsoviako unibertsitateko ikerlarien datazioak esaten digu XVI. mendearen bigarren erdialdean hasi zela bere erregealdia.