…agertuko denerako Iparralde honetako Herriko Etxe askotan aldaketak nabarmen izanen dira. Kontseilu berrituak, andere eta jaun auzapez berriak, araberako politikak, alderdi bakoitzak bere botere-eremua neurtuko duela datozen sei urteetarako. Hondar bi igandeotan bozkatzera atera ez direnak, murrungan entzunen dira, ozpin eta gurin kiratseko ostatu zoko ilunetan, europar jatorriko ardo zuri mikatza hurrupatuz.
Eta hor dago abstentzio astunaren uhinaz baliatzen den eskuin muturreko parpaila. Fronte Nazionaleko zerrendak azaldu dira gure herrietan, hemen ere hiri handietako sasi-bazterretako ustezko kanpotarrek eragin inseguritate maila bera bagenu bezala. Egia erran, beldur mediatikoari eransten zaio landa guneetako abandonu sentimendua, gizarteko aberatsenek biziki ongi sustatzen eta elikatzen dutena.
Faxismoa erakargarria da, badakigu hori leku seguretik, galdera zail askori erantzun finkoak ematen dizkio, problematika sozialak sinplifikatu eta arazo guzien errudunak behatzez erakutsi. Gure kontsumitzaile izpiritu otzanek ez dute deus gehiagoren beharrik.
Alaina!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.