Letxuga bat

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Pottokiek bezala amaituko dugu hizketan. Edo urtxintxa hiperaktiboen gisan. WhatsAppeko audioak 2x-an entzuten ohitu gara. Kafe baten zain gaudela, zerbitzariari begirada hiltzaileak botatzen dizkiogu: nola liteke kikara bat garbitzeko hiru segundo oso behar izatea. "Itxaron" hitza latina bezain zaharkituta geratu zaigu, gure eguneroko hiztegi takikardikoan lekurik gabe.

Kargagailu bila dabilen mugikorrak ematen dugu. Entxufe bila beti. Entxufatuta beti. Denetik daukagu: aplikazio dotoreak, agenda digital sinkronizatuak eta Adimen Artifiziala. Eta berari galdetzen diogu. Edozer. Milisegundotan erantzuten digu. Eta guk, tarte txiki horretan ere, scrolleatzen jarraitzen dugu.

Baina, noraino azkartu daiteke abiadura? Noraino estutu daiteke kronometroa? Eta batez ere, martxa honetan, zer egingo dute gure seme-alabek? Pantaila baten aurrean dena "klik" batean lortzen duten horiek, mundua Amazonen erritmora doala uste badute. Zer gertatuko da zerbait lortzeko hiru hilabete itxoin behar dutenean?

Natura izango da etorkizuneko teknologiarik aurreratuena, gure terapia posible bakarra. Guztia kablez eta konexioz inguratutako mundu honetan, gure seme-alabak harrituko dituen gauza bakarra mirari analogiko bat izango da: letxuga bat. Natura baita azelerazioaren azelerazio honi aurre egiten dion punki bakarra. Baratzean ez dago zuntzezko konexiorik, ezta bertsio-eguneratzerik ere.

Landatu letxuga bat. Hari bost axola zaio zure 5G-a edo zure agenda betea. Berak badaki zer egin: lurra entzun. Baratzean ez dago zuntz optikorik, ez bertsio-eguneratzerik. Agian, hori da ikasi behar duguna: zoriontasuna ez dela abiadura bikoiztuta lortzen. Letxuga bat bezala hazten dela. 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.