Lagun batek eta biok munduaren jiraz geniharduen berbetan, batez ere AEBetako egoeraz. Trump, ICE, deportazioak… eta Epstein kasuaz ere ibili ginen, nazkaz. Lagunak ziostan ezin zuela ulertu zelan dauden hainbeste gizon prest adin txikiko neskak bortxatzeko, eta sare sozialetan zabaldutako beste aberrazio batzuk egiteko.
Lagunari bota nion jende korrientea aztoratuta daukala azaldutako guztiak, baina gizonezko horiek aberats okituak direla, euskaraz duen esanahi osoa hartuta.
Beste artikulu bat idazteko, multimillonario berba begiratu nuen hiztegian, aberats edo dirudun gutxiegi iritzita. “Aberats okitu” esamoldea aurkitu nuen, eta maitemindu egin ninduen, diru asko edukitzea ez ezik, jarrera ere iradokitzen zidalako: hainbeste diru dute, ezen gainezka dauden, oka egiteko beste. Okitu horiek, bizitzan lor litezkeen kontu material guztiak ez ezik, boterea ere badute. Ez dute mugarik, moralik ere ez (oso-oso aberatsak dira). Zerk eragin liezaieke satisfakzioa? Ezer gutxik; agian, debekatuta dagoena egiteak. Enpaguraino “dibertitzeak”.
Gu ere okitu gaituzte, ez diruz, higuinez baino.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.