Beldurraren morroiak

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Labirintorik handiena ez da egitura korapilatsu bat, baizik eta lerro zuzena, etengabea eta ikusezina”. Jose Luis Borges.

Esango nuke, gizakume gehienok bortizkeriaz jokatzen dugunean, horrela jokatzearen arrazoietako bat dela beldurra hezurretaraino sartuta dugula. Azken astean Iranen ikusitakoa beldurraren isla baino ez da. Iran bera beldurrak gobernatutako herria izan da; azken hamarkadetan bere herriarekiko egiten duen errepresioa beldurrak erroturikoa iruditzen zait. Eta egun hauetan, Israelek eta Amerikako Estatu Batuek Iranen egin duten erasoak erro bera du: beldurra. Zeri diote beldur Netanyahuk eta Trumpek?

Beldurra eta galera eskutik datoz, baina gaur egun, beldurrak gidatuta “sumin epikoa” izeneko indar eraso bat egitea baimentzeko, zer galtzearen beldur dira AEBetako eta Israeleko gobernuak? Pentsatu dezakeguna baino abstraktuagoa izan daiteke beldur hori: beldur immateriala, euren gizarte egituretan pribilegioak eta botere posizioak galtzeko beldurra, hutsaren ondokoa bilakatzeko beldurra, zuk egiten ez duzuna besteak egingo duenaren beldurra...

Beldurrak harrapatzen gaituenean, sortzeko gaitasunak hustutzen gaitu, eta norabide bakarreko labirintoan harrapatuta geratzen gara. Trumpek eta Netanyahuk harrapatutako animaliak dirudite, ihesbide baten bila, aurretik daramatena berdin zaiela. Euren ondoan jartzen direnak laberinto beraren baitan, ezin indarkeria ez den beste irteerarik ikusi.

Garai hauetan, gizatasunari eta hausnarketa kritikoari loturiko ehundurak sortzea inoiz baino beharrezkoagoa da, beldurra hezurretatik kendu eta etorkizun egonkorrak irudikatzen eta sortzen lagunduko digutenak. 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Irakurri gehiago: Iritzia Nazioartea
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.