Behar dugunetik hasi

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Batzuetan, inguruan dagoenari liluratuta begiratzen diogu; batzuetan, perfektuak diruditen ereduek gure baitan eragin psikologiko handia dute, geldiarazi egiten gaituzte. Horri denari heltzeko lar lan egin delako, lar jende dagoelako atzean, lar baliabide erabiltzen direlako. Baina batzuetan, galdera erraz bat erantzutea baino ez dugu, geldirik gaituen lilura hori desegiten joateko: hori al da gure bizitzarako nahi duguna? Galdera xume horrek dena desegin dezake. Galdera horri beldurra diote botere handiek, liluraren aurrean txiki sentitu gaitezela bilatzen dutelako, geldirik, frustratuta... ezer ezberdinik eraikitzeko gai ez bagina bezala. Galdera xume horrek –hori al da gure bizitzarako nahi duguna?– agerian uzten duelako behar ez dugun guztia. Eta bizitzarako garrantzitsuak diren gauzetan arreta berreskuratzen laguntzen digulako.

Harder, better, faster, stronger (gogorragoa, hobea, azkarragoa, indartsuagoa) dio Daft Punk taldearen abesti batek. Abestiak, bestearekiko lilurak sortu dezakeen ezintasunean harrapatuta bizitzeko arriskua dakarkit burura.

Zein guraso izatea behar dute gure seme-alabek? Zein herritar mota behar dute gure herriek? Zein teknologiak behar dituzte gure bizitzek garai hauetan?

Batzuetan, zirkuitu itxi batean bizi garela iruditzen zait, non ezin dugun eragin eta galdera horiek guztiak erantzunda dituen, guk erabaki ez ditugun erantzunak, jarraitu ezean ondorio latzak ekar ditzaketenak gure bizitzetara. Bestetan ordea, nik inoiz irudikatuko ez nituzkeen ibilbideak sortzeko gaitasunak ikusten dut hainbat pertsonengan, zirkuituak irekitzeko gaitasuna, gizarte bertsuan beste modu batean, aniztasunarekiko errespetuz, bizitza hobeak bizitzeko, behar duten horretatik eraikitzen hasteko gai direnak. 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.