Martin Codax

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Estoikoegi jartzen naizenean, Martin Codax botila bat erosten dut, orekatzeko. Azkenaldian eutsi behar izan diot alkoholiko ez bihurtzeko. Buruarekin batera tripa nahasten didaten irudi gehiegi: ez dakit burutik triparako haria deskorapilatzen.

Ez dira Epsteinen paper famatuak, edo Trumpkeriak. Ez dira Julio Iglesias eta bere esklaboak. Ez da Alves. Baina badira. Lortu dute, dirudienez, ia beste guztiek nahi dutena. Karrera profesionalean gora egitea. Alegia, boterearen katxibatxe guztiak edukitzea, estetika, oporrak, keinuak. Nahi dutena egin dezakete. Eta betetasuna lortu ordez nolabaiteko edertasuna sortuz, hori egiten dute. Boterearen adikto, menderatzearen mendeko. Haurrak bortxatu, emakumeak hautsi, eldarnio immoral betean. Gupida sentitzeko tentaldi estoikoari eutsi, eta beldurra sentitu dut. Munstroak baitirudite. Baina isla ere badira. Gizon horietako asko miretsi dugu, batzuk botoaren bidez zilegitu ere bai. Eta tripak nahasten dizkit espezie-lotsa izugarri batek.

Martin Codaxa ireki, eta sinfoniaren bat jartzen dut. Edo AEK-ko nire ikasleen marmarretan murgiltzen naiz. Eta estoiko, diot, zein ondo geundekeen, goialde hori leherrarazi ahal bagenu. Ez boteretsuek nahi duten hori desiratu, gaixorik daude, eta kutsakorra da. Kriminal bilakatzen gara postuetan gora.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...