argia.eus
INPRIMATU
2026ko otsailaren 25
Legendunak, baina aberatsak
Argazkia: Moesgaard Museum
Argazkia: Moesgaard Museum

Erdi Aroan legenarra, tuberkulosia edo beste gaixotasun kutsakorren bat zuena baztertzen zuten hil ondoren ere. Eliza barruan edo handik gertu ehorzteko eta, beraz, Jainkoarengandik gertuago egoteko aukerarik ez zuten izaten.

Baina berriki Frontiers in Environmental Archaeology aldizkarian argitaratu dutenez, nazioarteko ikerlari talde batek Danimarkako Erdi Aroko bost hilerritako 939 eskeleto aztertu dituzte, eta ikusi dute legendun batzuk behintzat toki pribilegiatuetan ehortzi zituztela.

Legendun horiek aberatsak ziren eta, beraz, horrek ez du esan nahi baztertzen ez zituztenik, baizik eta diruaren irizpidea lehenesten zutela.