Pobreziatik pauso batera

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Manu Robles-Arangiz fundazioari lapurtu dizkiot izenburua eta datuak. Hego Euskal Herriko pobreziari buruzko datu beldurgarriak, lan egitea pobreziatik ateratzeko nahikoa ez dela diotenak.

EAEn 259.000 lagun daude gizarte bazterketa egoeran eta biztanleriaren %3,8 (84.000 pertsona) bazterketa larrian. Nafarroan, berriz, 88.000 bazterketan, eta egoera larrian %7,9. Hau guztia, hazkunde ekonomikoan murgilduta gauden garaiotan. Hazkundea ere, ez delako demokratikoa. Kapitalaren banaketa, banaketa desorekatua delako. Pilaketa alde batean, eta zulo beltza, bestean.

1.500 euroko soldata minimoa ziurtatuta ere, goitik toperik ez dugun bitartean, piramidea gero eta altuagoa izango da. Eta, arrakalak, gero eta sakonagoak.

Mugimendu kooperatiboen eragina aztertzerako orduan, hainbat ikerketek diote eskualde kooperatiboetan –Debagoiena, kasu– aberastasunaren banaketa parekatuagoa dela. Ezberdintasunak egonik ere, goitik zein behetik jartzen diren mugek oreka sozioekonomikoan eragiten dutela. Datu makroek hori dioten arren, datu mikro eta azterketa kualitatiboek beste errealitate batzuk ere azaleratzen dituzte. Lehen, bigarren eta hirugarren mailako langileak kooperatiba berean (langile bazkideak, iraupen mugatukoak eta azpikontratetan azpikontratatutakoak), filialak, handiek txikiekiko duten presio ahalmena, tailer txikiek aberasten dituzten enpresa handiak...

Gabeziak gabezia, aberastasunaren banaketa orekatuagoa bultzatzeko kooperatibetako ordainsarien arteko mugak erreferentzia gisa hartu, eta bestelako espaziotan aplikatzeko aukera landu behar genuke. 1.500 euroko soldata minimoa ziurtatuta ere, goitik toperik ez dugun bitartean, piramidea gero eta altuagoa izango baita. Eta, arrakalak, gero eta sakonagoak. Dena den, ordainsarien eskalak definitzeaz gain, ezinbestean, bestelako aldagaiak ere zaindu behar dira. Fiskalitatea edota ekitatea bultzatzeko estrategiak, esaterako. Bide interesgarri zein konplexua dugu aurrean. 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.