Nor da nor?

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Eskolan bagenuen binaka jolasteko mahai-jokoa: ezaugarri ezberdinak adierazita, zurekin jolasten zuen lagunak zituen pertsonaiak asmatu behar zenituen. Horretarako galderak egiten zenizkion pertsonaiaren ahalik eta informazio gehien jasotzeko.

Espainiako Gobernuak iragarri du plataforma digitaletan 16 urtetik beherako gazteen datuen erabilera gurasoen baimen espresu barik prozesatzea debekatuko duela. Arauak dio plataforma horiek adina egiaztatzeko sistema eraginkorrak ezarri beharko dituztela.

Egiaztatze sistema horiek sortzeak bitartekari berriak jartzen ditu datuen ustiaketaren “jokoaren” tableroan, plataformek prozesu hori ahalik eta modu eraginkorrenean aurrera eroan dezaten. Soluzio teknologiko hauek eskaintzeko, negozio eredu berriak asmatu daitezke. Dirudienez, eskuartean dituzten teknologiak dira, besteak beste, aurpegiak eskaneatuz adina egiaztatzea eta algoritmo prediktiboei lotuta adina zehaztea.

Nor da nor jakiteko negozioan, badira esperientzia handia dutenak, hala nola AEBetako ICE (Immigration and Customs Enforcement) zelataritza softwarea baliatzen duten Palantir enpresakoak, baina gertu dituzte beste hainbeste, hala nola Meta enpresakoak. The New York Times egunkarian diote Metakoek aurpegiak eskaneatzeko teknologiak euren betaurreko adimentsuetan jarri nahi dituztela. Ez da hain erraza, ordea, Europan behintzat, Datuak Babesteko Araudi Orokorrean badelako artikulu bat, 9.ena, zeinetan adierazten den datu biometrikoak prozesatzea debekatuta dagoela pertsonak bere onarpen espresua ematen ez badu. Zelan eman ordea onarpena, ez bazara jabetzen eskaneatuta izaten ari zarela? Betaurrekoak jarrita, aurrean duten guztia eskaneatzen dute? Betaurreko horiek Metako erabiltzaileengandik (Whatsapp, Instagram, Facebook... ) onarpenak bideratzeko moduak asmatuko dituzte, baina euren sareetatik kanpo daudenek zelan jakingo dute eskaneatuak izan diren? 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.