Esfinge bat Gaztelan

Argazkia: Karen Hendrix / Sydneyko Unibertsitatea
Argazkia: Karen Hendrix / Sydneyko Unibertsitatea
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Caracako aztarnategian (Guadalajara, Espainia) erromatar garaiko esfinge baten zati bat topatu dute berriki. Esfingeek jatorria ekialdean izan arren, erromatar Inperio osora zabalduko ziren gero. Eta Carakakoa bertako artista baten lana dela uste dute adituek, inguruko materialez egina baita.

Carakako aztarnategia egoera larrian dago baliabide faltagatik, eta indusketa nahiz kontserbazio lanekin aurrera egiteko lurrak desjabetzea ezinbestekoa da. Horregatik esfingearen aurkikuntza ikusgarriak aztarnategia salbatzeko kanpainari bultzada handia eman diezaioke. 


Irakurri gehiago: Historia Denboraren makina
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.