Munduaren zilborra garela sinestu genuenekoa

Karahantepen aurkitutako 12.000 urteko giza aurpegia. Argazkia: Turkiako kultura eta turismo Ministerioa
Karahantepen aurkitutako 12.000 urteko giza aurpegia. Argazkia: Turkiako kultura eta turismo Ministerioa
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Karahantepe (egungo Turkia), duela 12.000 urte. Gizakiek, harrizko zutabe baten goiko aldean, T moduko bat zizelkatu zuten, harriak giza aupegiaren tankera har zezan. Hala, giza aurpegiaren irudikapenik zaharrena da Taş Tepeler proiektuko arkeologoek aurkitu berri dutena. Aurretik, giza irudiak oso eskematikoak eta ia abstraktuak ziren, ezaugarri inbididualik eta aurpegirik gabeak. Beste animalia espezie batzuk, aldiz, naturalismo eta xehetasun handiz irudikatzen zituzten.

Ceren Kabukcu arkeologoaren esanetan, aurkikuntzak “komunitate horien konplexutasun artistikoa adierazten du”. Ikerlariek uste baitute zutabe horretan zizelkatutakoa ez zela salbuespena izan. Batetik, inguru hartako hareharria zizelkatzen erraza da, baina, era berean, oso erraz higatzen da, eta litekeena da, zutabe askok zeuzkaten irudiak galdu izana, edo etorkizunean gehiago aurkitzea. Bestetik, 2017an, Golango Gainetan (Israelek okupatutako Sirian), garai bertsuko eta antzeko ezaugarriak dituen beste aurpegi bat topatu zuten, Karahantepetik 1.000 km ingurura. Horrek esan nahi du ez zela kasu isolatua izan eta Kabuckuk aipatutako konplexutasuna arteaz haratago joan zela: “Oro har mundu hura uste baino askoz konplexuagoa zela konturatzen ari gara”.

Neolitoaren hastapenetan, abeltzaintza eta nekazaritza garatzen hastearekin bat, gizakiak ingurura egokitzeari utzi zion pixkanaka, eta ingurua gizakiari egokitzen hasi zen

Neolitoaren hastapenetan, abeltzaintza eta nekazaritza garatzen hastearekin bat, gizakiak ingurura egokitzeari utzi zion pixkanaka, eta ingurua gizakiari egokitzen hasi zen. Karahantepeko aurpegiak asko esaten du komunitate horien pentsamendu sinboliko eta kontzeptu abstraktuei buruz eta, bereziki, gizakiak bere buruaz zuen kontzeptuari buruz.

Necmi Karul indusketa buruaren hitzetan, “sedentarizazioaren ondoren, lehen giza estatuak sortu zituzten; lehenik animaliekin batera eta, aurrerago, irudi independente modura. Horrek iradokitzen du gizakiak beren burua unibertsoaren erdialdean kokatzen hasi zirela”. Edo Burak Abatay kazetariak interpretatu duen moduan, aurpegiak "gure arbasoen egoa uzten du agerian".
Historiaurrea eta historia bereizten dituena idazketa omen da, baina antropozentrismoaren historia askoz lehenago idazten hasi ziren Neolitoko lehen eskultoreak. 


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...