Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gaur goizean espazio publikoa mantentzen duten udal-teknikariekin bilduta egon naiz. Berbaldian larritasunez konprobatu dut, herritargoen kexa eta salaketek alde batetik, eta kalearen mantentze “errazak” bestetik, kaleak diseinatzeko irizpideak eraikitzen dituztela. Egunero kaleak sortzen dituen gatazkak entzuten dabiltzan teknikariek ziurtasun handiz diote zerk funtzionatzen duen eta zerk ez (farola, eserleku, iturri, zoruko material, landare-espezie...). Kaleen mantentzea zailtzea ez da helburu bat, baina delako erraztasunagatik bestelako helburu batzuk baztertzea ere ez. Batzuetan, erraza baino, lana ahalik eta azkarren edo erosoen izatea da, bestetan, aurrez nola egin jakitea eta inertziaz egindako lanaren automatismoa. Erraztasun mota horrek leku estua uzten dio berritasunari.

Herritargoaren kexak entzun eta atenditu behar dira, jakina. Baina kexak ez luke mandatu izan behar, eta kasuz kasu hausnarketa eskatzen du. Ze, kexa baten atzean beldurrak, neurosiak, fobiak, gaizki-ulertuak egon daitezke, edo publiko izaeraren ulermen eztabaidagarri bat. Edo herritar baten kexaren defentsan beste herritar baten kontra egin dezakegu. Nork esan du espazio publikoa gatazkarik gabeko espazioa dela? Izatez, kaleak sekula amaitzen ez diren gatazken kudeaketa konstanteak dira definizioz. 

Gure kaleek bizi duten gatazka orokortu bat, adibidez, berdegunearen erabileran dago: hiri/herrietako txakurren populazio handiagatik txakurren kaka ez jasotzea arazo da haurrentzako berdeguneetan. Bateragarritasun posible bat bilatzeko txakur eta haurren zaintzaileak mahai baten inguruan eseri beharko genituzke konpartitu behar duten berdegune eremuan elkarbizitza bat adosteko. Udalek ez dituzte gatazkak gustuko eta bitartekaritza tresna pobreak erabili ohi dituzte: gatazkatsuak izan daitezkeen egoerak ekidin, debekatu edo daudenak zigortu. Kaleak, horrela, heldutasun gutxiko herritar eta administrazioaren emaitza besterik ez dira. 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude
⚠️ Hezkuntza kanal berria ARGIAn
Ikas-komunitatearen jarraipen berezia, Mikel Garciaren eskutik
Hezkuntzari egiten diogun jarraipenak koska bat egingo du gora, bai edukiz bai diseinuz berrituta datorren Hezkuntza kanalarekin