Karrika bete hots

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Urte beroa datorkigu… eta ez bakarrik Mar-a-Lagotik gobernatzen duen Trump enpresariak lur honen sei kantoiak zorabio batean aztoratzen dituelako. Parioak egiten ahal ditugu jada: baietz Groenlandia eta Kanada AEBetako estatu soil bilakatu? Baietz Gaza Dubai berria bihurtu, palestinarrik gabe? Baietz El Chapo Guzmanen zelda berean Maduro sartu?

Urtarrila hondar honetan hainbat manifestaldi gurutzatu ditut Baionan, merkantilizaturiko mundu honen ikarak, dudak, eskaerak plazaratze aldera. Kurduak ikusi ditut, banderak airean, Rojava herriaren etorkizuna zalantzan jartzen duen Siriako botere zentralaren ekina salatzen. Biharamunean, baxoa euskaraz pasatzeko eskubidea galdatzen duten ikastoletako gazteak hor ziren suprefeturaren aitzinean. Eta larunbateko merkatuan herri hauteskundeetara aurkezten diren Batzar Nazionaleko militanteak haizatu zituen “faxistak kanpora!” oihuekin antifa talde batek!

Besteak beste. 

Herrialdeak, hizkuntzak, pertsonak eta ideiak lanjerrean dira. Badirudi egoera honek bukaerarik ez duela, larrutzen gaituztenek betikoak direla ematen dutelako! 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...