argia.eus
INPRIMATU
2026ko urtarrilaren 28a
Bost tonako zutoin baten esanahia
Argazkia: Kessler et al.

Cahokia hiri indigenaren aztarnak egungo Illinoisen (AEB) daude. Duela 900 urte inguru bertako biztanleek bost tonako altzifre enbor bat garraiatu zuten, gutxienez 180 km-ko bidea eginez. Zutoin zeremonialaren aurkikuntzak erantzun zehatzik gabeko galdera eragin ditu: nolako zeremoniak egiten zituzten? Zer teknika erabili zuten zutoina garraiatzeko?

Baina, hemendik aurrera egingo diren azterketen emaitzak jakin gabe ere, ondorio garbi bat atera dute adituek: cahokiarrek garraio sare konplexua izan behar zuten derrigorrez, eta uste baino sofistikazio logistiko, politiko eta espiritual handiagoa.