Sistema harrapakariak


2026ko urtarrilaren 21ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Heldu askok egokitu zaigun mundu hau bizitzen ikasi dugu. Garaietako onuren eta konplexutasunen artean oreka bilatuta. Koskortu zaizkigun haurrak, gizarte aldakor honetan hasiberriak, arduratuta dabiltza hartu behar duten bideaz. Errepikatzen den historia? Ez dut hain argi. Betidanik existitu da ziurgabetasuna, baina gaur egun, gauzak okertu ditzakeen jokabide bat gailendu da gure gizarteotan: jokabide harrapakari lotsagabea.

Einsteinek beti defendatu zuen pertsonon irudimenaren gaitasuna etorkizunari forma emateko bidean. Baina egun, irudimena, sistema harrapakariek uzten dituzten apurrekin bizitzak egiteko erabiltzen baino ez ditut ikusten pertsonak. Aukera materialen murrizketen eta immaterialaren metaketaren arteko ehundura zapaltzailean harrapatuta, giza animaliek ez dute nahi, ez dute ikusten edo ezin dira askatu sortu duten errealitatetik. Harrapakarientzat hain emankorra den errealitatea.

Sistema harrapakarian, harrapakariak euren artean banatzen dabiltza mundua. Eurek ez dute irudimenik behar, indarra dute, zapalkuntza darabilte, nahi dutena hartzen dute.

Harrapakariengandik aldendu gaitezke? Izan gaitezke adimenen, gorputzen, herrien, lurraldeen burujabe, garai hauetan? Klase harrapakariak ez du gupidarik, modu zikinean jokatzen du, eta biktima berriak sortu behar ditu bere sistemak mantentzeko. Zelan indartu behar ditugu bizi ditugun gizarteak, jokabide harrapakariak barnetik usteldu ez ditzan? Edo kanpotik eraso ez ditzan? 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...