Historia 81 usainetan

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Düsseldorfeko (Alemania) Kunstpalast museoan Usainen botere sekretua izenburuko erakusketa ikusteko eta usaintzeko aukera dago martxoaren 8ra arte. 27 aretotan banatuta eta girotzeko artelanez lagunduta, 81 usainen bitartez Antzinarotik gaur arteko bidaia proposatu dute.

Antzinaroko erlijioek mirra eta bentzoina usaina dute, Lehen Mundu Gerrak bolborarena eta Gerra Hotzak koartelen eta Trabant motorraren usaina. Antolatzaileen ustez, usainak tresna bereziak dira historian murgiltzeko, "erabat emozionalak direlako, modu arrazionalean iragazten ez diren estimulu bakarrak direlako". 


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...