Batzuetan nire ezkortasunak haserretu egiten nau, eta bat egiten dut beti kritikan bizi direnen aurkako baikortasun energia-emailearekin, itxaropenaren aldeko aurrera egite alaiarekin, batzuetan zaila izan arren (hileko aurreko egun desinhibituetan, bereziki). Halaxe hasi nahi nuen 2026a. Baina Venezuela bonbardatu dute.
Artikulua errazten du horrek, pentsatzen dut erredakzioak mugiaraziko dituela, nazioarteko iritzi publikoak herrialde bat deskubritzen duen bakoitzean bezala (Vietnam, Afganistan, Libia, Irak...), testuingurua, berezko arrazoiak: "Ez da demokrazia, petrolioa da"... Eta ari gara. Baina kontua da Trumpek esan duela jada. Ez dagoela inor engainatzeko elaboraziorik. Ez NATOrik, ez NBErik, ez Maria Corina Machadorik. Ez da petrolioa ere.
Zakila atera du guztiz, atzetik doakigu astinduz, barrez, "enpollona", "zezeaneskaomutila?"... "Jotzen zaituen hurrengoan, eman zuk fuerteago, nire baimena daukazu", porrotetik hasi daitezke gerrak; ez dakit zer bakanal litzatekeen iheserako nahikoa. Hainbeste "Venezuela ez, guk Norvegia izan nahi dugu", Europa aurpegia geratu zaigu, eta Europa hitzek trabatzen dute, bake antzerkiek. Orain dena da agerikoa, nabarmena, ikusgarria.
Nik itxaropen mezuren batekin hasi nahi nuen, baikor. Baina Venezuela bonbardatu gaituzte.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.