Nottinghameko Unibertsitateak Anglosaxoiei eta Vikingoei buruzko Ikasketak masterrari izena aldatu dio: Ingalaterrako Goi Erdi Aroko Ikasketak. Cambridgeko Unibertsitateko Anglo-Saxon England Journal aldizkariari ere izen aldatu zioten lehenago: Early Medieval England Journal da. Joera hori AEBetatik dator, anglosaxoi terminoa txuri supremazistek erabiltzen dutenez, kutsu arrazista dauelako.
Ingalaterrako hainbat historialari eta arkeologo, ordea, hitza erabiltzen jarraitzearen alde agertu dira, testuinguru akademikoan behintzat, hitzaren jatorrizko esanahiari eutsiz: angloak, saxoiak eta jutoak germaniar jatorriko herriak dira, Erromatar Inperioaren gainbeheraren eta normandiarren inbasioen artean Britainiar Uharteak okupatu zituztenak.