Estatu palestinar bat, bi estatu edo batere ez. Horiek dira Palestinako gatazkaz aritzean irudikatzen diren irtenbideetakoak. Egungo Gazak eta Zisjordaniak osa dezakete Palestinako Estatua; edo izan daiteke Zisjordaniako A eremua bakarrik –Palestinako Agintaritzako kontrolpeko eremua–, lurralde horretako %18ko azalera hartzen duena; edo palestinarrak eta israeldarrak hartuko dituen estatu bakarra. Eta beste hainbat molde ere ehun daitezke, baina joan den astean Israelgo Parlamentuak esan zuen ezetz, palestinarrek ez dutela estatu bat izateko eskubiderik, eta aukerarik ere ez. Errealismo gordina, ez AEBen edo Europar Batasunaren nahaste-borraste konplizea.
Ez da berria, jakina, 1948tik sionismoa lantzen ari den estrategia da, Israelgo gizartean gero eta proiekzio handiagoa duena: Eretz Israel edo Israel Handia, Jordan Ibaitik Mediterraneorainoko Estatu Judua, edo gehiago, 2018an Knessetak –Israelgo Legebiltzarrak– Israelgo Oinarrizko Legearen bidez modernizatutako ikuspegia. Eta 2022an eratu zen Benjamin Netanyahuren koalizio gobernuaren helburu nagusia, egunetik egunera gauzatzen ari dena, bai Gazaren suntsipenarekin, bai Zisjordaniako kolonizazioaren etenbako sakontzearekin.
Urriaren 7tik gaurdaino kontaezinak dira Eretz Israel erraztuko duen nakba berri baten alde diputatu, gobernukide edota intelektualen adierazpen argi eta gogorrak. Agian, muturrekoenetakoa Amichai Eliyahu Hondasun eta Jerusalemgo Aferetarako ministroak irratian esandakoa: Gazan bonba nuklearra jaurtitzea aukera moduan ikusten zuen. Avi Dichter Nekazaritza ministroa eta Israelgo zerbitzu sekretuaren buru ohia ere garden mintzatu da: “Gazan nakba indarrean jartzen ari gara: Gaza nakba 2023. Horrela bukatuko da”. Eta nazioarteko komunitatean oraingoz ez da ikusten nakba berri hori geldiarazteko inongo asmorik.
Jewish Current hedabidean Rabea Eghbariah palestinar pentsalariak egindako elkarrizketa interesgarrian aipatzen du palestinarrek badituztela sionismoak 1948an erabilitako biolentzia fundazionala deskribatzeko hitzak, horien artean iqtila (deserrotzea), tahjeer (desplazamendua), edo tashrid (kanporatzea), eta horiek guztiak biltzen dituena nakba dela. "Holokausto" entzutean nazien Alemania datorkigu burura, eta "apartheid" Hegoafrikarekin lotzen dugu. Bada, Eghbariah-ren esanetan, nakba da Israelgo Estatuaren sorreratik palestinarren zapalkuntza prozesua deskribatzen duen hitza, gero eta itzulpen gutxiago behar duena, berez mintzo delako. Nakba, sionismoarentzat Eretz Israelerako bidea da, palestinarrentzat Palestinako Herriaren suntsipena. “Eta non ote gaude gaur egun?”, galdegiten dio Eghbariha-k bere buruari: “Ez gaituzte suntsitu. Suntsipena eta askapenaren arteko espazio horretan bizi gara”.
.
Ingelesez zabalduriko bideo baten bidez eman die abisua Israelgo Lehen ministroak: Israelgo armadarekin kolaboratu ezean, libanoarrei ere bideratuko die palestinarrek pairaturiko "sufrikarioa".
Israelgo armadak bortizki egin du eraso igandetik astelehenerako gauean, Hamasen urriaren 7ko erasoaldiaren urtemugarekin bat eginez. Libanoko Beirut hiriburuaren hegoaldea bonbardatu du, eta Gaza erdiguneko beste ospitale bat ere bai.
Urtea bete da Hamasen urriaren 7ko erasoak gertatu zirenetik. Ordutik, Israelek Gaza suntsitu du eta guda inguruko herrialdeetara zabaltzen ari da pixkana. Urtebete honetako gertaera nagusiei errepasoa emango diegu kronologia honetan.
Ostegun arratsaldean hasiko dira baraualdiak, eta bost gune antolatu dituzte ekimenari lotuta: Bilbon, Altsasun, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Larunbat eguerdian, berriz, manifestazio handi bat egingo dute Bilbon, palestinar erresistentziarekin elkartasunez eta... [+]
Ez bazara gai ikusteko palestinarren belaunaldi ugariri Israelek egindako gehiegikerien eta Hamasen krimenen arteko lotura kausala, ez duzu arrastorik ere giza izaerari buruz.
Irailaren 17ko astean, Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk erabaki zuen Hezbollah-rekin Libanon zuen misil trukea beste maila batera eskalatzea, eta erabateko gerra hastea.
Astearte gauean Iranek ehunka misilekin egin dio eraso Israeli. Base militar eta azpiegitura energetikoen aurka zuzendu du erasoa. Gutxienez zazpi pertsona hil dira erasootan, CNNn irakur daitekeenez. Ez dago garbi Israelgo defentsa sistema zenbat misil neutralizatzeko gai izan... [+]
“Gerraren hurrengo fasea” hasi duela iragarri du Israelgo Armadak. Beirut hiriburuan, Gazan eta Sirian ere egin ditu bonbardaketak, eta Iran mehatxatu du berriz ere. AEBek jakinarazi dute soldadu gehiago bidaliko dituztela Ekialde Hurbilean dituen baseetara, Israeli... [+]
“Zonalde militar itxia” bilakatuko litzateke Gaza iparraldea, eta palestinar zibil guztiak kanporatzea ekarriko luke. Astebetean joaten ez diren guztiak helburu militar gisa hartu eta hil egingo lituzkete, planaren arabera.
José Luis Zapatero Espainiako presidente zela hasi ziren akordioa lantzen 2011n eta 2014an gauzatu zuten Espainiako Mariano Rajoy eta Israelgo Shimon Peres presidenteek. Publico komunikabideak eman du akordio horren berri.