Anabasa koloniala

Gutxi behar da berez tentsionatuta bizi den gizarte batean sua pizteko. Eta Kenyan, presidenteak, besteak beste, erregaiaren gaineko zergak %16 igotzen baditu, erantzuna ez da nolanahikoa: hainbat egunez hiriak geldiarazita, istiluak, arpilatzeak… Poliziak hainbat lagun hil eta ehunka atxilotu ditu. Oposizioak sustatu protestak ere badira. Presidente izateko borroka, ustelkeriak ezaugarritutako estatu baten baliabideak norbereganatzeko borroka da. Kenyako iragan koloniala –nagusiki britainiarren uztarri odoltsupean– oraindik orain erraietan du estatuak. Politikak komunitate etnikoen arabera egituratzen jarraitzen du, askotan botere kolonialak eragindako bereizketa kultural eta ekonomikoengatik. Erakunde publikoekiko atxikimendua eta sinesgarritasuna oso txikia da; eta beraz, kalea da askoren baliabidea. Politikari ustelak eta anabasa orokorra errentagarri zaizkio Mendebaldeko metropoliari.

Argazkia: Thomas Mukoya / Reuters
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.