argia.eus
INPRIMATU
Ez gaituzte ezagutzen
Axier Lopez @axierL 2023ko ekainaren 30a

Mendebaldeko multinazional batek “hirugarren mundutzat” hartzen duen lurralde bateko aberastasun naturalak ustiatzen ditu masiboki. Enpresarentzat dirutza, han bizi direnentzat kutsadura eta askotariko arazoak. Zenbat aldiz entzun dugu istorio hau? Oraingoan ordea, pagotxari eusteko enpresa horren zikinkeria eta azpijoko guztiak aireratu dituzte 65 kazetarik eta ikertzailek. Ez zaie gustatu, jakina. Ez dute nahi hortaz hitz egitea. Eta ahotsa altxatzen dutenei ezezik, horiei ahotsa ematen dietenei ere mehatxu egin die. Ezabatzeko. Ordaintzeko. Isiltzeko. Baina... botereaz mozkortuta dagoenari desobeditzea baino gauza ederragorik?

Argazkia: Dani Blanco / ARGIA
Testua: Axier Lopez