Donostian. Bai, Donostian. Luzaroan erreginak eta Francok lortu ez bazuten ere, espekulazio basatiari ateak ireki zitzaizkionean hondamendian murgildu zen hiria da Donostia, erabat. Horren aurretik, baina, hiria ez zen orain ezagutzen dugun modukoa, eta are gutxiago bertako auzoak. Bada, horietako kumeak ziren eta dira 1980ko hamarkadako bigarren erdian La Perrera sortu zutenak.
Garai grisak ziren ez bakarrik arrazoi sozio-politiko-ekonomikoengatik, baita ere punk-rock eta kaleko musika indartsuarentzat. Urte gutxi aurretik gure artean eztanda e(ra)gin zuten talde haiek ordurako gainbeheran edo eztandak nabarmen kaltetuta zeuden, eta talde berriek, aurrekoen kalkoa izan nahian, sinesgarritasun eskasa zuten. Eta hara non Donostiako auzoetako gazte hauek, (hemengo) kontrakorrontean joanda erabat, eta eredu izandako patroi haiei bizkarra emanez, gai izan ziren munduko beste bazter batzuetan entzuten ziren punk eta kaleko rockaren irakurketa egin, soinu horiek gurera ekarri eta proposamen fresko eta amorratua, filtrorik gabekoa, gauzatzeko.
Ibilbide laburra izan zuen taldeak eta antzindariei gertatu ohi zaien bezala gerora izan dira hobe ulertuak, errebindikatuak eta (baita ere) miretsiak. Azaleratuta gelditu dira inork inon eskuratu ezin dezakeen Romperlo todo EP erraldoia eta harribitxia den Right side of our minds mini-LPa, biak ala biak garaiko promozio (zer da hori?) eta banaketa ezerezarekin. Horren ostean, taldekideek bide desberdinak hartu zituzten, eta horri esker ditugu luzaroan Señor No eta Nuevo Catecismo Católico talde paregabeak.
Musika arkeologia honen baitan garrantzitsua zen oso bi lan horien aurrekari eta deiadar amorratu nerabea den maketa kaleratzea. Jimmy, Mikel, Xabi, Arturo eta Gonzalok Paco Flores-en estudioan erregistratutako sei perla batzen ditu: Te mataré, Esta vida apesta, Stooges-en Busca y destruye, La hora del suicidio, No me importa eta Carne de perro. Taldekideek ontzat hartu dute eta Ttan Ttakun-ek biniloan eta prezio egokian kaleratu du. Eskerrik asko!
Belaunaldi aldaketa baten ikurra da Tatxers, pandemia osteko eszenaren berritzea ekarri zuten horien taldekoa. Denbora gutxian lortu zuen publikoaren maitasuna, eta, harrigarria bada ere, polemikarik gabe, kontsentsu handi xamarrez. Oi! musikak eta popak bat egiten duen puntu... [+]
Bizi dugun garaiari estuki loturik dator taldearen izena. Desgaraian datozen argi-ilunak manifestatu dituzte Gauden aldian diskoan, minez, atsekabez eta amorruz jasaten duten basakeria zartatzeko asmoz. Mina dakarte betazaletan, baita belaunburuetan ere. Testuinguru belikoak eta... [+]
Dagoeneko badira urte dezente Sharon Stoner eta Zingira taldeetako Iñigo Ibarrondori adarra jotzen niola esanez oñatiarrek Araotzen edo Sandailin nonbait aurkitzen zutela AEBetako usaina eta inspirazioa. Bada, iturri hori nabarmen areagotuz doa aspaldian, eta zer... [+]
Hau da bidali nahi dudan mezua: infernutik ikusten da zerua". Honela abiatzen da lehen kanta. Nazareteko Jesusen ustezko berpizkundearen pare, Raimundo El Canasterok Aste Santurako ekarri digu bere lehen lan luzea: N.T.E.R. (No Todo Es Rumba). Rumba talde gisa hasi zena,... [+]
"Nazkatuta nago taldeen itzuleretaz" erantzun zidan ni baino zati bat gazteagoa den ezagun batek Ama Say taldeak maizago kontzertuak egiteari ekin diola esan nionean. Ama Say ez dela luzaroan isilik egon pentsatu nuen, eta, gainera, beti izan du zerbait beste... [+]