Vesuvioren erupzioak ez zuen Herkulano hiriko biztanleen arrastorik utzi. Baina zergatik? Zientzialariek sumendiaren fluxuaren berotasunean aurkitu dute arrazoia.
K.o. 79. urteko Vesuvioren erupzioa hondamendia izan zen Ponpeia eta Herkulanoko biztanleentzat, eta pagotxa etorkizuneko arkeologoentzat, errautsetan ederki kontserbatuta geratu baitziren eraikinak, objektuak eta hildakoak –edo horiek utzitako hutsuneak, behintzat–.
Bada, Herkulanoko biztanleek ez zuten arrastorik utzi –portuan babestu zirenak ezik–, eta zientzialariek horren zergatia azaldu berri dute, eta Scientific Reports aldizkarian argitaratu.
Erupzioak eragindako lehen fluxu piroklastikoa Herkulanora iritsi zenean 550 gradu zentigraduko tenperatura zuela kalkulatu dute –baxuagoa Ponpeian, hurrunago dagoelako–, eta, ondorioz, herkulanotarrak bat-batean erraustu eta lurrundu ziren.