Enbarazu?

Just Stop Oil taldeko bi militantek Ingalaterran egiten ari den Munduko Billar Txapelketa eten dute, jokoaren erdian, mahaietara igo eta gainean pintura botata. Hau bezalako ekintza zuzen ez biolentoak erabiltzen dituzte gobernuei eskatzeko erregai fosiletan oinarritutako proiektu guztiak geldi ditzaten. Protesta deigarriak dira, baita polemikoak ere –Vincent van Goghen Ekiloreak koadroari zopa bota ziotenekoa, kasu–. Izan museoetan, kirol edo kultur ekitaldietan, multinazional eta erakunde publikoen egoitzetan… jendea non, ekintza han. Protestek jendeari eragindako “enbarazuez” argi diote: “Ezin dugu eserita jarraitu eta dena ondo balego bezala jokatu. Inoiz izan dugun krisirik handiena saihesteko zerbait egin nahi badugu”.

Argazkia: Getty Images
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.