Giza abereak eta politika

El Salvadorko Gobernuaren propaganda-taldeak mundu osora zabaldu ditu pandillero erdi biluzien irudiak, hiltegira doazen kabala gisa, Amerikako kartzelarik handienera bidean –40.000 presorentzat diseinatua–. “Ez dira berriro oinez aterako handik”, esan du Justizia eta Segurtasun ministroak. Helburua begi-bistakoa da: Bukele presidenteak kriminalak jo-puntuan dituela sinetsaraztea, eta ez dagoela giza eskubiderik ezta legerik ere bera geldiaraziko duenik. Baina, espektakulu mediatiko lizun hori baino egun batzuk lehenago, AEBetako Justizia departamentuak jakitera eman zuen froga dezakeela Bukeleren gobernuak pandillen buruzagiekin negoziatu zituela etekin ekonomikoak, zigorren murrizketa, estradizio eskaerak bertan behera uztea, lege aldaketak eta hobari judizialak. Trukean haiek hilketak murriztu eta Bukeleren alderdia babestuko zuten hurrengo hauteskundeetan. Hau da, gobernuak bazkide izan ditu orain gizatasunik gabe aurkezten dituen pertsonak. Politika omen.

Argazkia: El Salvadorko lehendakaritzaren prentsa idazkaritza
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.