Bakea programatu

Gerra aspaldi ari zen egozten, Angela Merkelek berak abenduan argitu zigun bezala: Minskeko bake akordioak sortu ziren Ukraina berrarmatzeko denbora izateko. Gerra programatua zen, eta Errusiak amua irentsi zuen, inoiz hasi behar ez zuen ankerkeriaren ardura bere bizkarren gainean hartuta. Urtebete pasa denean munduko sheriffa izaten jarraitu nahi duen presidenteak arma gehiago agindu dio gerraren konponbide bakarra etsaia azpiratzea dela dioen presidenteari. Eta berriz esan behar dugu: gatazka armatuak negoziazioen bitartez konpondu behar dira. Eta diplomaziak huts egiten duenean… are eta elkarrizketa gehiago, eta ez militarismoa sustatu, izan Leopard alemaniar ala Wagner mertzenario bertsioan. Irudian, Bilbon ostiralean protesta egin zuten “Errusiaren erasoa eta NATOren politika espantsionista” gaitzesteko.

Argazkia: Marisol Ramirez / Foku
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.