Negozioa über alles

1.500 poliziaren aurrean, ehunka ekintzaile herri txiki baten (Lützerath) eraistea geldiarazten saiatu dira, RWE energiaren Alemaniako multinazional erraldoiak handitu ez dezan aire zabaleko ikatz meatze bat –lignitoa, energia-iturri kutsagarrienetako bat atmosferarentzat–. Zonalde hori berdeek (Die Grüne) gobernatzen dute CDU kontserbadoreekin batera. Alderdi ekologistaren helburua 2030erako ikatzari uko egitea zela zioen hauteskundeetan. Areago, Alemaniako Gobernuak ikatzezko hamabi zentral elektriko jarri ditu martxan berriro, eta zentral nuklearren bizitza luzatu egin du. Dena energia-krisiaren izenean, zeina gobernarien ustez gerra baten ondorioa den; beraiek aktiboki sustatu eta hauspotu duten guda, (berotze globala handitzen laguntzen duten) arma saldoa emanda, besteak beste. Politika instituzionalaren ezina, biolentzia, kutsadura eta herritarren erresistentzia. Garaiotan sarri ikusten eta ikusiko dugun laukotea.

Argazkia: Thilo Schmuelgen / Reuters
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.