Mendeku organikoa

Ito arte hainbatetan “poltsa” egin, goma aparrarekin bildu, neska laguna atxilotuko zutela mehatxu egin, hainbat egunez erabat inkomunikatuta egon… horra Denis Itxasok goratzen duen polizia militarrak Xabier Aristrain donostiarrari emandako tratua. Hain agerikoa ezen Giza Eskubideen Europako Auzitegiak gertatutakoa salatu eta otsailean hirugarren gradua eman zioten, 12 urte lau pareta artean egon ostean. Baina mendeku gosearen arabera moldatutako espainiar justizia sistema ez da geratu. Ostiralean berriz espetxera bidali du Auzitegi Nazionalak. Espainiako “Jendearen Gobernuak” ere salbuespen auzitegiak eta legediak indarrean mantentzen dituelako, 7/2003 eta 7/2014 Lege Organikoak kasu.

Argazkia: Aristrainen bigarren espetxeratzearen aurkako manifestazioa Donostian / Foku
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.