Zutabe hau idazten dudan unean, ikasturtea ez da hasia, oraino oporretan nago. Sartzeari pentsatzean, gogora heldu zaidan irudia da lehen lan eguneko agurra, eta saihestezineko galdera: “Orduan, bakantza goxoak pasatu dituzuia?”, eta egia erran beharko: bai, uda goxoa iragan dut, etxekoekin, mendian. Bizkitartean, gure inguruan zorigaitzak azkar jo du jendea: bat supituki hil, besteak bere buruaz beste egin, hari berriz minbizia agertu... giro orokor hits eta beldurgarrian. Gerla eta gosete mehatxuak hor dauzkagu, Europaren atarian, ohartzen hasiak gara barbarismoa ate joka zaigula. Ez dakit ahalke beharko nukeen erratea gozatu ditudala harremanak haur eta bizilagunarekin, bakan ikusten ditudan familiakoekin eta herritarrekin, baratzea zaintzen, musika egiten eta irakurtzen, erratea saiatu naizela ene baitako ikara eta zalantzak hezten. Ez dakit luzaz atxikitzeko postura izanen dudan hori, lan garaiko zurrunbilo lehertzaileari ihes egiten ahalko diodan, baina bederen, hara, bai, uda goxoa iragan dut.
Ene plazer handienetarik izan da ezagutzen ez nituen liburu batzuk leitzea, eta neurtzea zenbateraino oihartzun egiten duten ene baitan. Aurtengo Hatsaren poesia bildumak eta Lizar Begoñaren Lepardo japoniarrak azken olerki liburuak, deszentratzera gonbidatzen gaituzte. Marie Alinek joan den apirilean argitaratu Les Bouffeurs anonymes (Jale anonimoak) distopia berezia, janariari lotu plazer eta arauak arakatzen ditu. Eleberri horretan, Estatu autoritario batek hiritarren osasun babesean eta ongizatean bermatua du bere zilegitasuna, eta bereziki elikaduraren kontrolean oinarritua du bere diktadura. Protagonista kritikari gastronomikoa da, Estatuak asmatu arauak zabaltzen ibiltzen dena. Pixkanaka, giza baitako abere jiteaz gogoetatzera behartua da, natura eta gizartearen arteko harremanez hausnartzen du, eta funtsezko galderak egiten: zer jan, nola, eta sustut nola kudeatu jendearen gose fisiko eta moralak izadiak eta antolaketa politikoek eskaini diezaiokeen hazkurriarekin?
Ondotik irakurri dudana, antzerkia da, Karel Čapek txekiarrarena, 1937 urtekoa: La Maladie blanche (Eritasun zuria), aurten itzulia frantsesera. Modu absurdo eta groteskoan, dramaturgoak asmatzen du Txinatik hedatu dela eritasun biziki kutsakorra, milioika heriotza eragiten dituena. Europan, ikerlariak zoin gehiagoka ikusten dira sendagailu bila, gobernatzaileak egoeraz baliatzen gezurrak zabaltzeko eta hedabideak manipulatzeko... Batzuek ametsetako parada ikusten dute egoera horretan gerla pizteko, autoritarismoa inposatzeko, aterabide estakuruan. Baina hara agertzen dela Galén medikua: denek igurikatu artamena atzeman du! Haatik, Estatu buruzagiei erraten die artamenaren sekretua salatuko diela erabakitzen badute gerlarik gehiago ez egitea... Ah, COVID 19aren kontrako txerto enpresetako nagusiek hau irakurri eta bere egin balute!
Azkenik, Karel Čapek idazle horren beste liburua irakurri dut, hori iaz itzulia frantsesera: L’Année du Jardinier (“Baratzezainaren urtea”). Obra filosofiko-poetiko horretan, autoreak baratzezainaren eginbeharrak, esperantzak eta beldurrak aipatzen ditu, ondorioztatuz gizakiak umil egon behar duela naturaren aitzinean: natura ezin da kontrolatu, jabego kontzeptuak ezin du preso ezarri. Baratzea eta mundua ez daitezke mugatu eta gureganatu. Irakaspen horren arabera beharko genituzke neurtu gure ekintzak, gure goseak eta aseak elkartasunez zainduz.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Arabako Mendiak Aske elkarteak zorionak eta eskerrak eman nahi dizkio Arabako Foru Aldundiko Natura Ingurunearen Zerbitzuari, Bonelli arranoa gure lurraldean berriro sartzeko Aquila a-Life proiektuarekin lortutako arrakasta dela eta.
Guztiz kontziente gara proiektu honek... [+]
Valle de Odieta enpresak eta bere filialak (HTN) urteak daramatzate instalazioak handitu nahian, administrazioa ezartzen ari den erregulazio guztien aurka. Epai judizial bati esker, abere kopurua gaur egun baimenduta dituzten hainbat adinetako 7.800 bururaino zabaltzea lortu... [+]
Sanchezi buruz ari gara, joan den ostiralean astindu gintuen kasuaz. Adierazpen askatasuna defendatzen dugu, baita gustuko ez ditugun adierazpenak egiten direnean ere. Askatasun horrek iritzi arrazoituetan eta kontrastatutako datuetan oinarritutako ideiak adierazteko... [+]
Aldarri eta kanpaina, lege, arau, plan eta aurrekontu, babes-mekanismo eta zigor-makinaria oro gorabehera, etenik gabe jarraitzen dute kasu gogorrek eta jokabide zitalek betetzen albistegiak, tantaka zein zaparradan, eta gizon-desmasiak salatzeko protesta-ekintzek,... [+]
Ikasi berri dugu Earl Tupper jaunak Floridako Orlandon, 1947an, sortu zuen mila koloretako ontzi enpresa peko errekara doala, desagertzeko zorian dela, preseski. Badirudi plastikoak konkurrente larriak dituela, adibidez, linean egiten diren salerosketena edo erabilpen bakarreko... [+]
Gisèle Pélicot-en kasuak bortxaketetatik haratago dagoen arazo bat erakusten du: gizonezkoon konplizitatea indarkeria matxistaren aurrean. Kezkagarria ez da soilik erasoa, baizik eta, gertatutakoa jakinda, egoera ez salatzea erabaki zuten gizonen isiltasuna... [+]
Gaur egun, gure munduan eraiki diren hierarkia guztiak mundu mailako kolonizazio prozesu baten emaitza dira. Menderatze-hierarkia global horiek elkarren artean txirikordaturiko beste hierarkia zehatzagoek osatzen dituzte, hau da, klasekoek, etnikoek, estetikoek, eta baita... [+]
Directa-ren ikerketa batetik abiatuta ezagutu dugu iruzurra. Bartzelonan egiten ari den belako Amerika Koparen antolatzaileek argitaratutako audientzia eta bisitari kopuruak faltsuak dira. Gaia garrantzi sozial eta politiko nabarmena izaten ari da, faltsututako datu horiek izan... [+]
Ordenagailuaren aurrean orduak ematen zituen gazte horietako bat izan nintzen. Internet bidez munduko beste pertsona eta kultura batzuen pentsamendua, musika eta ikus-entzunezkoak aurkitu zituena. Garai haietan ez zen hain ohikoa Internetera konektaturiko gailu bat izatea,... [+]
Badira gaiak momentuan begiratu ezin ditudanak. Ez dakit gertatzen zaizuen. Eta ezin ditut begiratu iragan izan gabe, susmoa dudalako ezin altxatzeraino itoko nautela, eta gertaeraz gain, gertaerari buruzko letrek ere lehendik ahula zen norbait zapaltzen dutela. Eta uste dut ez... [+]