Herritarren palazioa

Sri Lankako presidente Gotabaya Rajapaksalek ihes egin du eta ezkutatuta jarraitzen du. Herritarrek, hilabetetako protesten ostean eta indar erakustaldi aparta eginez, presidentearen eta lehen ministroaren palazioak okupatu dituzte larunbatean Kolonbon. Gobernuko arduradunen dimisioak bata bestearen atzetik etorri dira, baina ofizialak izan arte herritarrek esan dute palazioan geratuko direla. Krisialdi ekonomiko, energetiko eta politiko berriaren lehen biktima izan da Sri Lanka, munduko hainbat txokotara zabaltzen ari dena: Senegal, Ruanda, Bahamak, Etiopia, Libano… Baina lehenetarikoak ere izan dira sumintzen, kalera ateratzen eta antolatzen kasta politikoaren aurka, igerileku pribatuan bainatu bitartean herritarrei egunean 10, 13 eta 15 orduko elektrizitate-mozketak inposatzen zizkieten horien kontra.

Argazkia: Dinuka Liyanawatte / Reuters
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.