“Euskaraz bizitzea momentu oro harresi baten kontra jotzea da”

  • Euskararen borrokara lotu nahi den belaunaldi berriko kide da Beñat Jusue (Tutera, 1998). Orain aste batzuk Donostian egin zen Euskara Aurrera! manifestazioko deitzaileetako bat izan zen Gazte Euskaltzaleen Sareko partaide ere bada. Pozik mintzo da mobilizazio hartaz, “bazterrak nahastu”  eta “euskararen aldeko borroka ulertzeko perspektiba zabaldu” zituelakoan. Perspektiba zabalago horrekin ari da azken urteetan Tuteran martxan jarri diren egitasmo ezberdin batzuen jiran ere, euskara eremu ezberdinetan eragiteko tresnatzat hartuta.

“Ez dago lekuko bat, eta ez dugu inork eramaterik behar. Gaur egun lekukoek, edo aitzindaritzek, atzera botatzen dute. Jendea da euskararen alde egin behar duena” (Argazkiak: Josu Santesteban)
“Ez dago lekuko bat, eta ez dugu inork eramaterik behar. Gaur egun lekukoek, edo aitzindaritzek, atzera botatzen dute. Jendea da euskararen alde egin behar duena” (Argazkiak: Josu Santesteban)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Azkenaldian, ugaritu egin dira euskararen aldeko tresnak Tuteran eta Erriberan.

Tresnak baditugu, baina izugarrizko zapalkuntza dugu. Eta ez gaude bakarrik juridikoki zapalduta, baita kulturalki ere: badago euskararen kontrako jarrera oso oldarkor bat, urtez urte sortzen joan dena. Horren aurrean badugu nondik egin: Agerraldia eta Errigora sekulako tresnak dira, Hordago! herri ekimena ere bai, eta euskalgintzak Erriberari begira egiten duen lana ere bai. Baina Tutera euskalduntzeko tresnarik eraginkorrena Tuterako euskaltzaleak dira. Eta ari dira, bakoitza bere esparrutik.

Tresna horietan denetan, antzematen da aldarrikapenaren eremutik alderdi praktikora jotzeko ahalegin bat.

Bai. Gizarte euskalduna sortu nahi dugu, baina euskaratik sortua. Union Tutera, Agerraldia, Hordago!, gazte mugimenduak... elementu bat dute denek komunean: euskara jartzen dute zentroan, eta haren inguruan sortzen dute, izan kirolaren eremuan, elikadura burujabetzan, zonifikazioa gainditzeko dinamikan edota gazteak politizatzeko eta prekarietatea gainditzeko borrokan. Baina beti ere ulertuta euskara badela hor funtsezko tresna bat, eta euskaratik egin behar dela.

Eta ba al dago euskara abertzaletasunarekin ez lotzeko joera kontzienterik?

Tuterako abertzaleak ez dira Euskal Herriko beste abertzaleak bezalakoak. Eta ez ditut homogeneizatu nahi, baina uste dut badela hautu oso kontziente bat banderetatik ihes egiteko, eta azpiko lan hori egiteko. Ez dut uste praktika kontra-abertzale bat denik, baina bai abertzaletasunaren irudi hegemonikotik ihes egin nahi duen abertzaletasun berri bat. Eta uste dut hori dela bide bakarra une honetan euskarari irtenbide bat bilatzeko. Agian aldentzen da alde identitariotik, baina hurbiltzen da eraldatzailetasunera. Ez dugu euskara lantzen euskara delako. Haratago doan zentzu bat du.

Zer da gaur egun gazte bat euskaltzale izatea?

Gazte euskaltzalearen figura definitu nahian gabiltza. Uste dugu galdu dela, eta berreskuratu edo birformulatu edo sortu behar dela. Izaera bat behar du, balio komun batzuen baitan artikulatzen den izaera bat. Eta kutsatzen dena, ez dena sarean gauden kideon altxor bat.

Nola erakartzen dira belaunaldi berriak euskararen aldeko borrokara?

Gehiengo batek saltoa emateko, hautua orain dena baino errazagoa izan behar da, eta instituzioek ahalbidetu behar dute hori. Politizazio maila bat ere behar da, jendeak uler dezan zergatik behar dugun euskara. Nire kasuan ez da euskara pila bat maite dudalako –eta maite dut–, baizik eta tresna bezala ikusten dudalako, gizarte berri bat eraikitzeko. Eta hizkuntzari dagokion ekosistema guztia ere aldatu behar da: euskaraz kontsumitu, kontraesanak euskaraz izan, jai esparrua, militantzia eta ikasketak euskaraz egin, euskaraz gozatu...

Hor datza saltoa euskaltzale izatetik euskal hiztuna izatera?

Zati batean auzi pertsonala da, baina guretzat, auzia batez ere kolektiboa izan behar da. Gazte euskaltzale bakoitzak, banaka, euskaraz bizi nahi duela erabaki eta erabilerara salto egitea, noizbait etengo den bidea da. Gaur egun euskaraz bizitzea ezinezkoa da, batez ere indar korrelazioak kontra jokatzen duen tokietan, hau da, Euskal Herriko leku gehienetan.

Zuretzat zer da euskaraz bizitzea?

Zerbait ezinezkoa, gutxi batzuk egin dezaketena. Nire perspektibatik, zerbait nekagarria da, beti gazteleraz bizi izan naizelako, eta euskara oso eremu konkretuetan erabili izan dudalako, militantzian edo ikasketetan. Kalean oso gutxi. Nekagarria da euskaraz bizitzeko tresnarik ez dugulako. Baina ez bakarrik kaleko hizkuntzarik ez dugulako, baizik eta eskubiderik ere ez dugulako. Euskaraz bizitzea momentu oro harresi baten kontra jotzea da. Nahi dugu, baina ezin dugu. Utopia da.

Krisian dago euskalgintza?  

Euskararen aldeko borroka esparru batzuetan agortu da. Batez ere, euskararen aldeko jarreran destentsionamentua egon delako. Horren erantzule bakarra ez da euskalgintza, baina erantzuleetako bat bai. Gure kezka hortik sortzen da: belaunaldi berri bat euskararen aldeko borrokara engantxatzeko metodo berriak behar dira. Zerbait freskoagoa, eta engantxatzeko gaitasuna duena. Eta horrek ez du esan nahi euskalgintzak egindako lan guztia alde batera utzi behar denik, eta zerotik hasi. Uste dut badirela oraindik ere potentzialtasuna duten borroka historiko batzuk. Baina gazteekin konektatzeko formula berriak behar dira. Horien bila gabiltza.

Lekukoa hartzeak aurrekoa ordezkatzea dakar?

Ez dugu asmorik inor jubilatzeko [barrez]. Lekukoa hartzeko prest gaude leloa erabili dugu, baina ez dugu lekukorik nahi. Lekukoa inork izatea ez da ona bere horretan. AEK-k izango du helduak euskalduntzeko borrokaren lekukoa, eta Kontseiluak izango du hizkuntza politika integralak irabazteko lekukoa. Ez dago lekuko bat, eta ez dugu inork eramaterik behar. Gaur egun lekukoek, edo aitzindaritzek, atzera botatzen dute. Jendea da euskararen alde egin behar duena.

Tudelan Tutera

“Tuterako gazte bat naiz, Iruñean bizi dena eta Tuterara bueltatuko dena. Tuteran jaio izanak euskaltzaletasuna beste modu batean ulertzea dakar. Izan zitekeen Oiartzunen jaio eta modu berdinean euskaltzale izatea. Baina nire kasuan, Tuteran jaio eta bizi izanak, eta militatzen Tuteran hasi izanak, moldatu du nire euskaltzaletasuna. Batez ere, Tutera ez delako existitzen, Tudela da existitzen dena. Guk, euskararen inguruko Tutera bat sortu nahi dugu, beste balio batzuen baitan eta beste modu batean ulertuta. Eta horrek eragiten du”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
2024-11-11 | Gorka Torre
“Justizia euskaraz eta euskaraz justizia”
Baionako epaileei bigarren gutuna

Agorrilaren 27an igorri nizuen gutunean, irailaren 10eko auzian euskaraz deklaratzeko asmoa nuela adierazi nizuen. Auzi honen hastapenean, epaile nagusiari euskaraz zekienez galdegin nion. Gutxiespenarekin ezetz erantzun zidan. Orduan, nere gutuna eskuratu zuenez frantsesez... [+]


2024-11-11 | ARGIA
Euskara “larrialdi linguistikoan” dagoela adierazi du Euskalgintzaren Kontseiluak

Euskara eta euskal hiztunen komunitatea larrialdi linguistikoan dagoela adierazi du Kontseiluak. Ohartarazi du “indarrean diren joera soziolinguistikoak eta egiturazko arazoak itzulikatzeko neurri egokiak epe laburrean hartu ezean”, atzeraldia datorrela. Kontseiluak... [+]


Elixabete Garmendia Lasa
“Aukera eta erronka modura bizi izan dut euskarazko kazetaritza lantzea”

Elixabete Garmendia Lasa ormaiztegiarra emakume aitzindaria izan zen euskarazko kazetaritzan. 70eko hamarkadan 'Zeruko Argia' aldizkarian lanean hasi zenetik egindako ibilbide oparoari buruz mintzatzeko aukera izan dugu.


2024-11-07 | Leire Ibar
Euskaraldiaren hamaikakoa aurkeztu dute, “bati esaten zaiona hamaikak jakiten duelako”

Komunikazioa, kirola, musika edo sukaldaritza bezalako esparruetan aritzeagatik ezagunak diren Euskal Herriko txoko guztietako euskaldunekin osatu dute Euskaraldiaren enbaxadore taldea.


2024-11-06 | Sonia González
Eta normal egiten badugu?

–Bai, zera, hori muntaia izango da… edo norbaitek egindako txistea… edo testuingurutik ateratako zeozer...

–Ezetz ba, maitti, hementxe dago bideoa, entzun egizu elkarrizketa.

Oxtia, bai! –begiak bueltaka begi-zuloetan.

J-k ezin... [+]


Katixa Dolhare-Zaldunbide
“Literaturaz gozatzen ikasi egiten da, eta ikas prozesu hori landu behar da gelan”

Bankan bizi den Literatura irakasle, ikerlari eta idazlea da. Irailaren hondarrean Itsasun egin zen Irailekoak poesia jaialdiaren baitan Ipar Euskal Herriko Poesiaz eman zuen hitzaldia. Besteak beste, bertan errandakoak hona ekarri nahian hasi gara harekin solasean.


2024-11-06 | Leire Ibar
Hamabi hilabeteren ostean, euskararen aurkako oldarraldiak ez du etenik

Bilboko kaleak bete zituen mobilizaziotik urtebetera, auzitegiek euskararen normalizazioa eta hizkuntza eskubideak gutxiesten jarraitu dutela salatu du Euskalgintzaren Kontseiluak. Auzia gainditzeko euskararen "normalizazioa eta biziberritzea" ezinbestekoak direla... [+]


Baigorri-Tafalla senidetze eguna
Liturgia ez-katoliko bat Urdozeko kaperan

Kasu Hegoaldeko begirada horri. Lehen-lehenik desmitifikatu larre berde, etxe zuri eta teila gorrien lur ederrekiko miresmen itsua, halako maitasun inkondizionala, hizkerari eta ustezko bizitzeko manerari loturiko fetitxismoa. Utz, Ruper Ordorikari sarri entzun gisan,... [+]


2024-10-31 | Leire Ibar
Korrikaren karbono isuria nola murriztu daitekeen ikertu dute lehenengo aldiz

Ingurumen-inpaktuaren berri izateko eta, hurrengo edizioei begira emisioak murrizteko egin du azterketa Lander Crespo klima adituak. Garraioa izan zen Korrikako azken edizioan isurketa gehienen jatorria.


Euskara eta sexu-genero disidentziak uztartzeko zertzeladak

‘Xoka. Jite disidenteak’ jardunaldiak antolatu ditu Ehgam Nafarroak. Hiru saio eginen dituzte Iruñeko Laban: azaroaren 5ean, 13an eta 19an.


2024-10-30 | Sustatu
Euskaraz zainduak izateko eskubiderik badugu?

Euskararen kontrako epaien oldarrialdien, azkenengoetako bat izan da Gipuzkoako entitate publiko bat, Kabia, kinkan jarri duena, ezarritako hizkuntza eskakizunen kontrako epai batekin. Bertako langileak egonkortzeko prozesuan ezarritako euskara eskakizunak, euskararen... [+]


EHUn Medikuntza euskaraz ikasteko plaza kopurua espainolezkoarekin parekatu nahi du Jaurlaritzak

EHUn Medikuntza euskaraz ikasteko plaza gehiago behar al diren galdetuta, hori EHUk erabaki behar duela erantzun zuen berriki Jaurlaritzak. Orain, ordea, datorren ikasturterako Medikuntzan 40 plaza gehiago eskaintzeko akordioa egin du Jaurlaritzak unibertsitate publikoarekin,... [+]


Kronika
Euskarak zergatik ez du ganorazko kuotarik hedabideetan?

Gai tabu gisa marrazten da Euskal Herrian, baina munduan barna ez da horrela. Hizkuntz politikak ezin dira merkatu librearen logikan ipini, baizik eta kuotak edo kupoak ezarri behar dira. Beharrezkoak dira. Eta beharrezkoak dira daudenak betetzea, ez baititu inork betearazten.


2024-10-28 | Uriola.eus
Bilboko Alde Zaharreko Korrika batzordeak Udalaren 1.500 euroko isuna salatu du

Bilboko Alde Zaharreko Korrika batzordeak auzoan egin zuten ekimen bat baimenik gabe antolatzeagatik udalaren 1.500 euroko isuna salatu du. Ekintza hau arau-hauste larritzat jo zuen udalak, eta auzokideek espazio publikoaren erabilera defendatu dute.


Eguneraketa berriak daude