Nafarroako torturatuen sarea

Interneten begiratu azkar bat eginda, aurkitu dudan lehen gauza izan da 1981eko El País-eko artikulu bat, zera esaten duena, izenburuan: “Nafarroako preso eta atxilotuen familiarrek Poliziaren abusuak salatu dituzte”. “Azken boladan" atxilotutako hamazazpi lagunen familiarrek salatu dute Nafarroako komisarietan eta Guardia Zibilaren kasernetan torturatzen dela eta tratu txarrak ematen direla. "Lekukotasun eta froga asko dago" –diote familiar horiek–; baina zoritxarrez ez dute ezertarako balio tortura desagerrarazteko borondatea ez dagoen bitartean.

"Tortura sistematikoa izan da urte luzez itun politiko-mediatiko-judizial-mediko bat izan delako torturatzaileei erabateko laguntza eta kobertura emateko"

Artikuluak, 41 urte edukitzeagatik, ez du gaurkotasun askorik galdu; bai auzi zuzenki politikoetan torturaren erabilera sistematikoari buruzkoan, ausaz –eta hala ere mintzatu beharko litzateke etorkinek, demagun, gaur egun atxiloketa-zentroetan jasaten duten tratuei buruz–; ez ordea tortura desagerrarazteko borondateari dagokionean: tortura sistematikoa izan da urte luzez itun politiko-mediatiko-judizial-mediko bat izan delako torturatzaileei erabateko laguntza eta kobertura emateko, eta beren burua ez bakarrik demokratatzat, baizik eta progresistatzat eta are ezkertiartzat jotzen dutenetako batzuk ez zirelako izan itun horren ezjakin, ez aurkako. Sinpleki, beste aldera begiratu zuten, orduan horixe zelako zuzentasun politikoak eta ustezko demokraten taldekoa, zintzoen saldokoa, izateko eskatzen zen baldintza sine qua non. Inork ez du autokritika txikienik ere egin.

Asko dago torturaz hitz egiteko: herritarrak ikaratzeko eduki zuen efektuaz; erruduntasunak eraikitzeko izan zuen balioaz; eraginkortasun polizialaren irudia emateko izan zuen erabileraz; informazioa lortzeko aitzakian egindako izugarrikeriez; epaileek, auzi-medikuek, ofiziozko abokatuek, kazetariek, intelektualek… jokatu duten paperaz; tortura-instituzioaren historiaz, arlo juridikoan izandako trataeraz eta edukitako ondorioez; idazleek eta filosofoek –Baudelaire, Beccaria, Sciascia, Sarrionandia– gaiari nola egin dioten aurre; matxismoarekin daukan erlazioaz…

Fenomenoaren konplexutasunari hurbiltzen hasteko, Viento Sur aldizkarian Begoña Zabalak elkarrizketa luze, sakon eta ederra egin dio Mikel Sotori haren esperientziari buruz. Herritar moduan, eskertzen dizkiot Mikeli eta sareko kideei beren kemena eta eskuzabaltasuna (eta eskertzen diot Mikeli nire ipuin bati buruz egiten duen aipua, nahiz eta argitu behar dudan ez duela ezer autobiografikotik). Nafarroako Torturatuen Sareak martxa bat antolatu du hurrengo ekainaren 25ean, Iruñean. Ordura arte.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude