Guda humanitarioen lorpenak

Bederatzi hilabete pasa dira talibanek garaipena lortu zutenetik, 20 urteko okupazioaren ondoren. Koranaren eta kalashnikoven indarrez bakarrik ezin da estaturik kontrolpean mantendu, eta Afganistango Emirerri Islamikoa zabortegi bihurtu dute. 39 milioi pertsona bizi da han, hiru milioitik gora lagunek opioarekiko mendekotasuna dute, bi heren 25 urtetik beherakoak dira eta gehiengoa egunero beste animalia batzuekin lehian aritzen da zabor artean jateko zerbait bilatu nahian. AEBek eta euren mariatxiek asmatutako gerra fronteetako bat zen. Mendebaldeko “justizia eta demokrazia” herrialdera eraman ostean, ahaztuetakoa.

Argazkia: Ebrahim Noroozi / AP
Testua: Axier Lopez

View All

One Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.