Borrokatzen direnak

Kolonialismoari izena eta izaera eman zizkion lehen gizon zuria omentzeko leku pribilegiatua zena, emakumeen gorputzak deskolonizatzen ari den mugimenduak bereganatu du. Amerikako hiririk handieneko bihotzean, inori baimenik eskatu gabe. Egunero batez beste 10 emakume hiltzen dituzten herrialdean, martxoaren 8aren harira eta jai giroan. Ba al da era grafikoagorik feminismoaren borrokaren muina adierazteko? “Borroka egiten duten emakumeen monumentua da, biolentziei, errepresioari eta bidegabekerien aurkako birbiktimizazioari aurre egin dietenei eskainita”, adierazi dute, Mexikon ikur bilakatu den silueta morea idulkian ezarri ostean.

Argazkia: Sashenka Gutiérrez / EFE
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.