Oinarri ikusezina

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 29.000 lagun pasa aritzen dira guk sortutako zikinkeria garbitzen. Bakoitzaren etxean bezala, lantokian edo kalean ere ezinbesteko lana da. %86 inguru eraikin eta lokalak garbitzen aritzen da, gainerakoak kale garbitzaileak dira. Lau pareten artean lan egiten dutenak emakumeak dira nagusiki (%85), espazio publikoan aldiz gizonak (%76). Batzuen eta besteen aldea soldatetan ia %40koa da. Garbiketa, emakumea, prekarietatea eta ikusezintasuna. Etxean bezala lan munduan ere eskutik doan multzo ankerra. Patronalak eguneko 0,16 euroko igoera proposatu du Bizkaiko garbiketa-hitzarmen kolektiboaren negoziaketan. ESK sindikatuko kideen erantzuna Bilbon: kulerotan uzten gaituzue!

Argazkia: Sergio Suhigarai
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.