“Kristoren aurrerapausoa da”, azaldu dute PSOE-k eta Unidas Podemos-ek. “Orain arte kazetariek ezin zizkieten poliziei argazkirik egin, ezin zituzten haien demokrazia ikasgaiak bideoz hartu, nahiz eta polizia gehienek ez zeukaten erreparorik grabatuak izateko. Are gehiago, kazetariei esaten zieten lasai grabatzeko, baina kazetariek ezetz, legea lege dela denontzat. Gaurtik aurrera, baina, kazetari eta polizien arteko elkarlana sendotu egingo da; nahi bezainbeste argazki atera ahal izango dituzte lehenengoek, eta argazki horiek Instagram, Tinder edo QuieroRollo bezalako sare sozialetan lasai asko erakutsiko dituzte poliziek. Ez denek, bera grabatzerik nahi ez duen gutxiengo horren borondatea errespetatu egin beharko dute kazetariek”. Herritarren eta polizien arteko harremana sendotzeko bidean, aurrez jakinarazi gabe ere nahi bezainbeste pertsona bildu ahal izango dira kalean, betiere bilkura horiek kudeatzera doazen poliziek hala nahi badute.