Doktrina berria

Irailaren 28 Abortu legezko eta seguruaren aldeko Ekintza Globalaren Eguna izan da. Protestak indar handia izan du Abya Yalako herrialde guztietan. Peru, Kolonbia, Mexiko, Brasil… Gezurra badirudi ere, abortu ez-seguru eta klandestinoak eragindako konplikazioak dira emakumeen heriotza-kausa nagusietakoa kontinenteko zonalde askotan. Baina, zorionez, herri mugimendu indartsuen bulkadaz, pixkanaka gero eta estatu gehiagok alde batera utzi behar izan dute XIX. mendean –Europako Eliza Katolikoak agindutako printzipio moralen ondorioz, besteak beste–ezarri zuten doktrina kerratua. Irudia: Txileko Santiagoko protesta, berriki aurrerapauso handia egin dute, hamalau astera arteko haurdunaldien kasuetan, abortua despenalizatzeko.

Argazkia: Esteban Félix / AP
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.