Uda hondarreko igandea, bazkalosteko alferkeria, iluntzerako aurreikusiriko plana kili-kolo… Eta Ruperren kontzertua Lizoainen, baina sarrerarik ez. Dena den, joanda ere galtzeko baino, gehiago genuen irabazteko edozein kasutan; kontzertua ez bazen, herria ezagutu, paseoa eta buelta. Baina beti dago esperantza COVID-19-ak baten bat bahitua izanen duela etxean… Utzi digute elizan sartzen, goiko partean, lurrean eserita (gazteak gara).
Ruper Ordorika
Noiz: abuztuak 29
Non: Lizoaingo Elizar kulturgunea
Sartu eta agertokian gitarra akustiko eta elektriko bana. Sinple baina dotore. Oñatiarra fuerte hasi da gitarra eskutan “Gaur igandea da…”. Bere kanta ezagunetan ezagunena (edo bigarrena) denarekin ireki du kontzertua eta Martin Larralde beti agertu ohi da bukaera aldera… Gustatu zait hori. Herri txiki bateko eliza txiki batean kontzertu bat imajinatzean imajinatzen duzuen goxotasun eta intimitate horretan berean geunden murgilduta erabat. Eta modako talde den Tatxers-en esaldi batekin oroitu naiz “Gure herriko eliza, kontzertu toki berria”. Leku gehiagotan hala balitz…
Egiari, bihotzei, bideari, haizeari, denborari eta guri guztioi kantatu digu Ruperrek. Aipatu du etxeko denei nahiko liekeela konposatu kanta bat, baina asko dira familian… Oraingoz, gerra garaian Gernikan bizi zen amaren aitari egin dio: Elías Ezkurdiari. Badu zerbait musikari honek, ez dakit ongi esaten zer den, artista egiten duen zerbait. Kanta azaltzen duten esaldi eta esaldi artean gitarraz pare bat akorde jo eta dotore agertzeko gaitasuna du. Ez da talde bateko abeslaria, baizik eta batzuetan bandaz lagunduriko bakarlaria, benetako bakarlaria. Lasai asko betetzen du oholtza bakarrik ahots eta gitarra hutsez.
Bereziki bere sasoiaz mintzo den kanta bat ere eman du, edertasunaz mintzo dena. Azaldu digu bere ustez ez dela posible inork bere sasoitik kanpo deus egitea, baina kanta hau bereziki dela bere sasoikoa. “Ene begiek ez dute malko isuritzeko gogorik” eta koro erraldoi batek hartu du Lizoaingo eliza. Kontzertuko klimaxa, zalantzarik gabe. Intentsitatea jaitsi da horren ondotik, baina ez du horregatik okerrera egin. Soseguz joateko eta zerutik gertu ez omen dela ondo egoten. Azken hori Ciudad Realeko Dionisio Cañasen hitz itzuliak direla ikasi dut gaur, urte luzez Ipar Ameriketan bizi izan zen poetarenak.
Labur, zuzen eta dotore aritu da Ordorika eta ez genuen gutxiagorik espero. “Trikitilariek zioten bezala, deitu berriz ere, etorriko naiz eta”. Gu ere itzuliko gara (sarrera aurrez harturik). Ezagunetan ezagunenarekin itxi du emanaldia, nola ez: zaindu maite duzun hori eta baita gorroto duzun hori ere. Ez dakit Ciudad Realen eta Ipar Ameriketan, baina Lizoainen hodeien azpian, sasien gainean eta zerutik gertu ondo egoten da.
Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.
----------------------------------------------------
Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]
Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]
17 urteko musika ibilbideari itxiera emango dio Odolaren Mintzoak hilaren 25ean Usurbilen eskainiko duen kontzertuan. Amaiera kontzertuaren inguruan egun osoko egitaraua antolatu dute. Bidelagun izan dituzten herriko taldeek hartuko dute oholtza: Rukula, Ameba, Viafara edota... [+]
FERMIN MUGURUZA 40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.
-------------------------------------------
Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]
Milaka lagun elkartu dira Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren azken aurreko edizioan. Euskal preso politikoen senideei babesa eta sostengua emateko sortutako jaialdiak agur esanen du 2025ko udan Lakuntzan eginen den azken edizioarekin. Sakabanaketarekin amaitzea lortu bada ere,... [+]
Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.
Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.
HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.
TU-K
Non: Ahotsenean (Plateruena, Durango)
Noiz: Abenduaren 8an
-----------------------------------------
Bufandak, aterkiak eta begi-zuloak ditu abenduaren 8ak Durangon. Azokaren azken egunari igande eguerdia eta negu giro sarkorra gehitu zaizkio eta erdi hutsik daude... [+]
Anari + Belako
Noiz: abenduaren 5ean.
Non: Iruñeko Zentral aretoan.
-----------------------------------------------
Gogoan dut Erasmuseko lehenengo hilabetean ikusi nituela aurreneko aldiz Belakokoak zuzenean. Ez nintzen haiek ikustera joan, azkenean bertan behera... [+]
Iruñeko Baluarten, ostegunean, Israelgo ereserki nazionalaren orkestrako bertsioaren egilearen pieza bat jotzear zirela aurretik zutik jarri eta aretoa utzi du publikoaren zati handi batek. Ereserki horrek “okupazio sionistari” gorazarre egiten diola kritikatu... [+]
Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]
Kutixik jaialdia
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxean, Donostian.
Noiz: Urriaren 26an.
---------------------------------------------
Donostialdean sortutako musika ekimena da Balio Dute, autogestioa zimendu eta lan-tresna gisa hartuta, "musikariak prekario, bakarti eta... [+]