“Bilbotarron ikurra eta ohorea ahalik eta zikinen uztea helburu duten sindikalista alfer horiei, check this, with love, representando, from The Capital of the world” , dio Gransan Roses raperoak
abestiaren hasieran. Bizkaiko Diputazioa, Bilboko Udala, Laredoko Turismo bulegoa, Athletic Club, La Otxoa, Petronor, Euskaltel eta Azkuna in memorian elkarteak sustatutako kanpainari ukitu modernoagoa emateko “P.O.P.A.T.I.K.” abestia enkargatu diote Bilboko Eminemi. “Lan gutxi egiten dute, eta gehitxo kexatu, mundura zabalik den hiri honetan gauza horiek intimitatean egiten dira. Diru gehiago irabazi nahi dutela? Jode, nik ere bai, baina begira noraino heldu naizen, txo!”, azaldu digu raperoak. Etorkizunari begira jarrita dago jada artista, ideiak borborka: Iberdrola, gogoaren argindarra eta Begoñako Ama, hermana yo sí te creo abestiak labean ditu.