argia.eus
INPRIMATU
2021eko abuztuaren 1
Foruko erromatar herrixka
  • Hil honetan hasi eta abuztuaren 28a bitartean, Foruko (Bizkaia) erromatar herrixkaren arrastoetara hurbiltzen denak bisita gidatu berezia egin ahal izango du, aurrez aurrekoa eta birtuala, aldi berean.

(argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia)
(argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia)

Bizkaiko Foru Aldundiaren Ibilbide historikoak programaren barruan, bisitariak tablet bat izango du eskura; begi hutsez eraikin zaharrak egungo egoeran ikusiko ditu eta, tabletaren bidez, aldiz, eraikin horiek birtualki berreginda ikusi ahalko ditu: II. eta IV. mendeen artean martxan egon zen tailer metalurgiko bat, I. mendeko eraikin militar bat, eta I. eta II. mendeko domus bat, hau da, patioa duen etxe bat.