Calle kalea

Gurean indarrean den elebitasun faltsuak hamaika egoera zentzugabe eragiten du. Horren adierazgarri, calle / kalea bikotea. Kaleen izenen berri emateko mundu osoan erabiltzen diren plaka horietan calle jarriko ez balu, Hego Euskal Herriko erdaldunek ez lituzketelako inoiz asmatuko kaleen izenak; eta gainera euskara hutsean idaztea “inposaketa” litzateke. Ala ez? Herri bitxia da gurea. Eta horrela da euskaldunok pozten garelako Euskal Herriko udal batek, noiz eta 2021ean, kale izenak euskaraz ere jartzea erabaki duelako. Baina hala behar du. Garaipena delako, hamarkada luzez goikoek behekoei euskara inposaketarekin lotuta aurkeztu diguten lurraldean. Irudian: Sartaguda.

Argazkia: Jagoba Manterola / Foku
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.