Basque Culinary Center (BCC), Bermeo Tuna World Capital (BTWC), Basque Artificial Intelligence Center (BAIC), Basque Centre for Climate Change (BC3), Basque District of Culture and Creativity (BDCC), Basque Countryside Beef University (BCBU)… Lanak pilatzen ari zaizkiola-eta, Basque Jaurlaritzak BVLABCA sortu du, Basque Village Language Academy for Basque Cosmopaleton Acronyms. “Helburua da Bingen Zubiriak datozen lau urteetan aurkeztuko dituen 317 erakunde berrientzako izen eta akronimo ponpoxoak boteprontoan asmatzea”, azaldu digu akademiako hiztegi-arduradunak, Jon Braunek. “Bada derrigorrez sartu behar dugun terminoa: ‘Basque’. Baina hortik aurrera, dena libre. Erronka nagusia da ‘Basque district’ baino gauza lausoagoa asmatzea, aldeanoak izateari utzi eta munduko hiritar bihurtu nahi dugula aditzera emateko”.