“12 urte daramatzat EHUn lanean eta gaur arte ez dut euskara ziurtagiri arrarorik behar izan”, azaldu digu Antonio Probeta ikerlariak sumindurik. “Eta orain nahi dute 2022ko abendurako C1 ateratzea egunean soilik bi ordu eskainita? Ze jende bihozgabe da hau? Ez dira enteratu Eurokopa dagoela? Frantziako Tourra, El Conquis, Atrápame si puedes, Saber y Ganar… Egunak 24 ordu dituela, txo! Askatasun apur bat, mesedez. Maskara kendu eta tabernetan goizeko ordu biak arte egon gaitezkeela esan digutenean, badatoz euskararen taliban hauek eta hegalak mozten dizkizute. Nah, ez du merezi unibertsitatean jarraitzeak!”. Horren aurrena, Irunen munipa izateko oposizioak prestatzen hasiko dela adierazi digu, bere lana eta prestakuntza gehiago baloratuko dituztelakoan. “Probatuko dut, eta borra eta pistolen mundu hori gustuko badut, eskatuko dut Bilboko Zabalburuko ertzain-etxera promozionatzeko, ESANeko kideek esan didatenez, han gutakoontzat etorkizun polita ei dago eta”.