“Hi, eta funtzionatu egiten dik, txo”, onartu digu 42 urteko Pantxi Netaoiniandiak aka Potrox. Aste barruan, goizeko 10:00ak aldera edo bestela 18:00ak bueltan, “arropa zikinen saskia hartu eta garbigailurantz joaten naiz, motel-motel”. Amarruak ez duela inoiz huts egiten, dio. “Emazteak buila egiten dit beti: ‘Baina nora hoaaaaaa, paxpaaaaaan! Orain oso garestia dela!’. Hartara ez daukat garbigailua jartzen aritu beharrik, eta libre naiz bizikletan ibiltzera joateko. Etxekoei argi laga ostean lanerako prest nengoela, hori bai”. Konfiantza gehitxo hartzen ari dela onartu du, ordea: “Aurrekoan kulot eta maillota jantzita joan nintzen garbigailurantz, eta emaztea ohi baino pipertuago sumatu nuen. Ezin naiz despistatu. Asteburuan ere hori egitera nindoan baina Ibertrolako putakumeek egun osoa berde utzi dute. Lapurrak! Gorbatadun horiek tarifak aukeratzen dituztenean, ez dute jendearengan pentsatzen”.