Superheroiak, zineman

Espainiako Hezkuntza ministro Isabel Celaáren ustez, eskoletan pandemiari aurre egiteko haien plana eredugarria da munduaren aurrean. Lorpenen artean dute “umeak maskararekin superheroi” sentiaraztea. Autobonbo merkeez aparte, ia parekorik ez duena da Espainiako Gobernuak haurrei pasarazi izana konfinamendurik gogorrena, superkutsakor estigma ezarrita eta erabakimenik gabe. Ondoren, eskolako baliabideak handitu gabe, lau pareta artera bidaltzeko, maskaratuta eta besteengandik bereizita. Ikas dezaten. Helduzentrismoa zer den. Irudian: Haurrak ere bai sareak Donostian larunbatean egindako mosaikoa, haurren gaineko agindu, debeku eta neurriak malgu ditzaten eskatzeko. Europako zenbait herritan egin bezala.

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.