argia.eus
INPRIMATU
Napoleon ez zen sekula Waterloon egon
  • 1815eko ekainean, Napoleonek azken eta behin betiko porrot militarra izan zuen Waterlooko guduan. Baina Napoleonek ez zituen sekula udalerri hartako lurrak zapaldu.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2021eko maiatzaren 28a
(Irudia: Gêrard Blot)
(Irudia: Gêrard Blot)

Napoleon bonarparte gudu-zelaian egon zen, jakina, baina gudua ez zen Waterlooko lurretan gertatu, handik kilometro gutxira baizik. Braine-l’Alleud eta Plancenoit udalerrien artean dagoen Mont-Saint-Jean herrixkan izan zen gudua.

Horregatik, hasieran, frantziarrek Mont-Saint-Jean-eko gudua esan zioten Napoleonen porrotari. Baina, irabazleak, Wellingtongo dukeak, Waterloon egin zuen gudu txostena eta, azkenean, ospea udalerri horrentzat izan zen.