Emmanuel Macron presidenteak esan du, lasai egoteko, Frantziako herritar frantsesek lasai asko hitz egin ahal izango dutela euskaraz euren txakur eta seme-alabekin, baldin eta metro eta erdira ez badago beste pertsona bat txakur edo seme-alaba horiekin frantsesez hitz egin nahi duena, orduan egoera horretan ere denok ulertzeko moduan hitz egin beharko lukete. Macronek, halere, albiste pozgarri gehiagoren berri eman du: “Badakigu, hor behean badagoela jendea, agian, oso frantses ona ez dena, baina Errepublikan denok dugu lekurik, eta nik denontzat gobernatzen dudanez, Konstituzioan aldaketa bat sartu dut haientzat. Franck Dolosorrekin hitz egin dut eta berak laster jakinaraziko dio Pays Basque osoari Ezpeletako piperrak eskubide konstituzionala izango direla aurrerantzean, eta ez duela nehork haien aurka egingo”.