Tabernak irekitzeko agindua eman zuen Peter Griffin aka ‘Luis Angel Garrido’ epaileak orain esan du Irungo munipek euskara jakin behar izatea diskriminatzailea dela. Eraso bortitzari erantzuteko prozesua abiatzeko oinarriak erabakitzeko txostena idazten ari da tinko eta irmo euskalgintza. Elkarlana izango du oinarri. Horretarako, Pringen Zuziria sailburuak jakinarazi ditu txostena egikaritzeko diru-laguntza deialdirako eskakizunak. Jaurlaritzaren baldintzetako bat izango da txostena euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez aurkeztea. Euskalgintza gaiztoak, aldiz, “hitzetatik ekintzetara pasatzeko orena” dela adierazi du. Horregatik, larunbaterako bertso-pintxo-poteo isila antolatu du Mosku plazan, Skype bidez.